ZUZENDARIAREN ONGIETORRIA

Ikasle, irakasle, guraso eta langile agurgarriak:

Eskolako zuzendari bezala, oso harro sentiarazten nau, gure hezkuntza komunitatea osatzen duzuen  ikasle, irakasle, langile ez irakasle eta gurasoei ongi etorria ematea eta zoriontzea, 150 urte bete dituen gure ikastetxeko partaide izateagatik.

Gu guztiontzako, ikasle bikainak eta pertsona hobeak hezteko egunerokotasunean konprometituta gauden denontzako, atsegina da ikasturte berri honetara ongi etorririk beroena ematea, dudarik gabe, erronkaz, ametsez, itxaropenez eta ilusioz beteriko urtea izango baita aurtengoa.

Ikasleei: baloreak eta printzipioak dituzten ikasle bikainak izatera heltzeko, zuen ahalegina, arima eta ardura eskaintzera eta pertsona izaera indartzen laguntzen duten jarrerak erakustera gonbidatzen zaituztegu, hala nola: maitasuna, solidaritatea, bakea, laguntasuna, zintzotasuna, esker ona, ontasuna, duintasuna, apaltasuna, gupida, leialtasuna, askatasuna, zuhurtzia…

Ikasturtean zehar jarrera baikorrak sustatzera animatzen zaituztet. Berdinen arteko errespetua bultzatu, gure hezkuntza komunitatea handia egiten duten baloreak adierazi eta baita ere konpartitzen jakin, adiskidetasuna eskaini, errespetua izan, maitasuna erakutsi, elkarbizitza positiboa sustatu eta esku zabalak izan. Balore hauek, ikasturtean zehar, gure arteko lotura sendotzea lortuko baitute.

Guretzat oso garrantzitsua da eskola komunitatea osatzen dugunon ongizatea ziurtatzea eta bertako kideen artean bizikidetza positiboa bermatzea. Horregatik, bai eskola orduetan nahiz ordutegitik kanpo, elkarbizitza arauak errespetatzea  eta instalazioen erabilera zuzena egitea eskatzen dizuegu. Norberaren eta denon baliabideak zainduz eta errespetatuz,

guztion artean, eskola hobea eraiki dezagun.

Irakasleak erronka honi aurre egiteko, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko, ikasketa prozesuan laguntzeko, zuen gida izateko eta gure hezkuntza proiektuan adierazitako helburuei erantzuna emateko prestatu gara, etengabeko formakuntza jasoz. Gure esku dagoen guztia egingo dugu San Antonio ikastetxeko zuen esperientzia, aberasgarria, esanguratsua eta ahaztezina izan dadin.

Gurasoei: Zuen seme-alaben hezkuntzari dagokionez baldintzarik gabeko gure aliatuak zareten einean, gero eta zailagoa suertatzen ari den hezkuntza prozesuan arrakasta izateko, zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Konfiantzaz lan egitean, emaitza hobeak lortzen dira. Hurbildu guregana, partekatu dituzuen zalantzak, parte hartu batzar eta ekintzetan, murgildu hezkuntza proiektuan… elkarren beharra dugu, hitz egin dezagun eta adostasunean erabakiak hartu, horrela, konfiantzan oinarritutako proiektu sendoa eraikitzea lortuko dugu.

Gogoratu, “Ezina, ekinez egina” ikasturte zoragarria izan!

Oier Urigoitia Ertzilurruti

Zuzendari Pedagogikoa