Agenda 21

Ingurumen hezkuntzako programa izanez, EA21en xede nagusiena da -bakarka zein kolektiboki- arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea.

EA21 programarekin ondoko helburuak lortu nahi dira ikastetxeetan:

  • Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
  • Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Eskolen Udal Foroetan ezagutarazi.
  • Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.
  • Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.
  • Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.