3×3 Basket txapelketa

Oinarriak

  • Adin-tarteak
    • 6-8 urte (2009-2011)
    • 8-10 urte (2007-2008)
    • 10-12 urte (2005-2006)
  • Talde bakoitzeko 5 kide
  • Talde kopuru MUGATUA (60 talde)
  • Kategoriak: Mutilak eta Neskak

Arauak

  • Partiduak 8 minutukoak izango dira
  • Taldeko kide guztiek jokatu behar dute (aldaketak 2., 4. eta 6. minutuetan egingo dira, kanpoan dauden jokalariek joka dezaten)
  • Kanasten balioa ohikoa izango da: 2 puntu eta 3ko marra atzetik 3 puntu; jaurtiketa libreak puntu 1.
  • Denbora jaurtiketa libreetan baino ez da geldituko
  • Lehenengo jabetza sosketatuko da.
  • Kanasta bakoitzaren ostean, taldeek zelai erditik jarriko dute baloia jokoan
  • Borrokak defendatzen ari den taldearentzat izango dira.
  • Denbora bukaeran berdinketa balego, taldeko partaide guztiek jaurtiketa bana egingo dute; saskiratze gehien daukatenek irabaziko dute.
  • Berdinketak jarraituko balu, talde batek sartu eta besteak huts egin arte (“muerte subita”)
  • Jaurtiketa libreak, jaurtiketa eteten den jokaldietan baino ez dira botako.
  • Gainontzeko falta arruntak alboko marratik aterako dira
  • Ez da onartuko kirol-legearen kontrako portaerarik. Egongo balira, taldeari abisua emango zaio eta jarrera horrek jarraituko balu, txapelketatik kanpo geratuko litzateke.