AGENDA21 EGUNA
Asteartean, urriak 31, Ikastetxean EA21 eguna ospatu genuen. Arratsaldea primeran pasatu genuen!
Eguraldiak lagunduta, hiru etapetan hainbat ekintza burutu ziren: zuhaitzak eta landareak landatu genituen, gure ingurua garbitu genuen, argazki eta kartel lehiaketak burutu ziren, bizikletaz eta patinetez ibilbidea egin genuen, aurpegiak margotzeko tailerrak egon ziren…Ekintza hauen helburu nagusia, ingurunearekiko sentsibilizazioa sustatzea da.
Eskerrik asko Ikastetxeko irakasle eta ikasleei zuen laguntzagatik.