Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI)

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko metodologian, helburua da ikaslearen jakin-mina zabaltzea, motibatzen duen eta jakintza arlo berriak esploratzeko interesa pizten dion gai bat landuta; modu horretan, parte hartzaile zuzena eta guztiz aktiboa da ikaslea.

Horrela, irakaslea gidari bihurtzen da: gakoa ez da berak nola irakasten duen, baizik eta ikasleak nola ikasten duen. Horretarako, zenbait egoera proposatuko dizkie ikasleei, ikasgelan eztabaidatzeko, proposamenak aztertzeko eta erabakiak hartzeko, informazioa bilatzeko, egindako lana jendaurrean aurkezteko, mintzamena lantzeko… diseinatuak.

Azken finean, metodologia honi esker, ikasleak oinarrizko gaitasunak, trebetasunak eta edukiak era esanguratsuan eskuratuko ditu

Metodologia honen zenbait alderdi garrantzitsu aipatuko ditugu:

  1. Ikasleengan zentratuta dago.
  2. Bidea ematen dio ikerketari.
  3. Ikaskuntza kooperatiboa errazten du.
  4. Interakzioa bultzatzen du.
  5. Ikaslearen lana eta munduko errealitatea lotzen ditu.
  6. Ikaslearen kuriositatea eta jakin-nahia pizten du.
  7. Hainbat trebetasun garatzeko jarduera egokietan oinarritzen da.
  8. Ibilbidea ondo zehaztuta dago: hasiera, garapena eta amaiera.
  9. Azken emaitza edo produktua kideei jakinaraztea eta aurkeztea bilatzen da beti.
  10. Prozesuaren etengabeko ebaluazioa dakar, bai norberarena, bai elkarrenganakoa.