Ikasteko Kooperatu, Kooperatzen Ikasi

Zer da ikasketa kooperatiboa?

“Ikasketa kooperatiboa ikasle-talde txikien erabilera didaktikoa da. Talde horietan ikasleek elkarrekin lan egiten dute norberaren eta besteen ikasketa maila maximizatzeko”.

“Kooperatzeak elkarrekin lan egitea esan nahi du, helburu komun batzuk lortzearren. Egoera kooperatibo batean, ikasle bakoitzak emaitza onak lortu nahi ditu norberarentzat, baita taldeko gainontzekoentzat ere.

Johnson, Johnson i Holubec (1999): El aprendizaje cooperativo en el aula. Buenos Aires: Paidós, p. 14.

Kooperatzea eta kolaboratzea ez da gauza bera

Kooperatzeak solidaritate-, adiskidetasuna- eta eskuzabaltasun-plusa gehitzen dizkio kolaboratzeari. Horrela, hasieran bakarrik eraginkorragoak izateko kolaboratzen zutenek, kooperatzean, amaieran, lotura afektibo sakona  sortzen dute.

Elkarrekin lan egiteak, elkar laguntzeak edo animatzeak, helburu komun bat lortzeko (ikasketan aurreratzea), taldea kohesionatu dezakete.

Nola ulertu behar dugu Ikasketa Kooperatiboa?

  • Irakas-metodoa izateaz gain, ikasteko curriculumeko edukia ere bada.
  • Eduki hau lortzeko, beharrezkoa da irakaskuntza metodo planifikatua eta egituratua.
  • Curriculum-arlo eta hezkuntza maila guztietan garatu daiteke (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan).
  • Gelako dinamikan ikaste mota bat eta aldaketaren prozesu bat suposatzen du, bai ikasleen aldetik bai irakasleen aldetik ere.
  • Era tradizionalarekin alderatuta, ikaskuntza-mota desberdina da, ikasleek oso rol aktiboa hartzen duten neurrian.
  • Ikasketa kooperatiboarekin curriculuma aberastu egiten da, bai giza eta talde-lanen gaitasunetan bai trebetasunetan ere, eduki akademikoak baztertu gabe.

Ikasketa kooperatiboari buruzko hitzaldia