Hezkidetza

Ikastetxeko hezkuntza proiektua eta egitasmo estrategikoa aurrera eramateko ezinbestekoa egiten zaigu, hezkidetzan eta genero indarkeriaren aurkako lanean ere aurrera egitea. Horregatik, orain arte egindako lanetik ateratako ondorioak modu integralean bideratzeko, aukera paregabea da alor guztietan (curriculumean, antolaketan eta abarrean) eragina izango duen hezkidetza proiektua ikastetxean garatzea.

Gure helburua, hezkidetza proiektuaren bidez genero-indarkeria eta sexismoan oinarritutako indarkeria-adierazpen guztiak ekiditzea eta gure ikastetxearen kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txertatzea da, eskola-komunitateko eragile guztien laguntzaz.

Hezkidetza plana