Irakasleon kooperatiba

San Antonio ikastetxea irakasleen kooperatiba 1999. urtean sortu zen, eta, 2002. urtean, autonomia osoz hasi zen funtzionatzen.

50 irakaslek osatzen dugu kooperatiba, eta ikastetxearen kudeaketa oso-osorik dago gure ardurapean, bai pedagogia mailan bai administrazio mailan.

Kooperatibistak garen heinean, motibazioa eta inplikazioa dira San Antonio kooperatibaren eragile nagusiak, kalitatezko ikastetxe bat lortzeko. Nabarmendu nahi dugu gure ikastetxea hurbila dela: guraso eta ikasleekin harreman estua daukala. Irakasle profesionalak, esperientziadunak eta durangarrak izanik, inguruan antolatzen diren ekimenetan parte hartzen dugu.

Nortzuk osatzen dugu ikastetxea?

  • Irakasleek
  • Langile ez irakasleek
  • Ikasleek
  • Familiek
  • Ikasle-ohiek

Kontseilu Errektorea 5 irakaslek osatzen dute, eta kooperatibaren administrazio-kudeaketa bideratzen du. Presidentea, idazkaria, bi batzordekide eta Ikastetxeko administrazio arduradun nagusia dira partaideak.

Bestalde, pedagogia arloa zuzendaritza taldeak kudeatzen du: zuzendariak, ikasketa buruak eta etapetako koordinatzaileek osatzen dute.

Gure helburuak

  1. Instalazioak etengabe hobetzea,ikasleen beharrei eta pedagogia berritzaileei erantzuna emateko.
  2. Zerbitzuak familien beharretara egokitzea, lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa bultzatzeko:
    1. Kalitatezko ludoteka zerbitzua eskaini
    2. Eskolaz kanpoko jarduerak kalitatezkoak izateko diseinatu
    3. Ikasleak kirol jardueretan parte hartzera bultzatu
    4. Jantokian bertako produktuak erabiltzea bultzatu
  3. 3 urtetik 16 urtera arteko ikasleak teknologia berriak erabiltzera bultzatzea.
  4. Hizkuntzak erabiltzea bultzatzea, gaur egungo gizartearen beharrei erantzuteko:
    1. Ingelesa: 2 urtetik aurrera
    2. Frantsesa eta alemana: DBHn
    3. British Council-eko tituluak lortzeko prestakuntza
    4. Atzerrira joateko bekak:DBHko 3. eta 4. mailetan (Erresuma Batua, Alemania, Frantzia…)
    5. Hizkuntza Eskolako euskara azterketetarako prestakuntza.
  5. Irakasleen etengabeko prestakuntza bultzatu:
    1. EFQM (European Foundation for Quality Management)
    2. POI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza)
    3. Lan kooperatiboa
    4. Teknologia berrien erabilera pedagogikoa