Euskadiko baserriek betidanik ekoiztu izan dituzte kalitate handiko janariak eta edariak. Hala ere, kantitatea eta prezioaren aldetik, ezin zuten munduko ustiategi handiekin lehiatu, horiek izaera erabat produktibista zutelako.

Landa eta Itsas eremua bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu duen HAZI Fundazioa lehen sektorean zein elikagaietakoan lehiakortasuna bultzatzeko eragingarrigoa izatea du helburu, sektoreko ajenteekin eta erakundeekin lankidetza zerbitzu integral bat abian jarriz. HAZIk, besteak beste, itsasoko eta landako elikagaiak eta produktuak garatzea, bultzatzea eta sustatzea eta produktu horien kalitatea eta kontsumitzaileen segurtasuna ziurtaratzea izango ditu helburu.

HAZI Fundazioaren helburu nagusienetariko bat nekazaritzako elikagaien kateko profesionalak eta kontsumitzaileak informatzea, prestatzea eta zabalkuntza-lana egitea da. Horretarako, komunikazio-kanpainak egiten ditu produktu horien ezagutza sustatzeko, aipatutako profesionalen lana ezagutaraziz eta gure ingurumena, ongizatea eta osasunari dakarkioten onurak azalduz.

Zabalkunde-lan horren xede-talde garrantzitsuenetako bat ikasleak dira. Izan ere, etorkizunean produktu horien kontsumitzaileak izan daitezke, eta nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloko teknikariak ere bai.

“Kalitatea Topera!” Programa Euskadiko hainbat tokitara bisitaldi gidatuak egitean datza. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoko eta nutrizioa eta elikadurarekin loturiko Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasle-taldeei dago zuzendurik.

Ekimen honen xedea da kalitateko produktuak merkaturatzeko baserritarrak egiten ari diren lana erakustea, eta lan horrek natura-ingurunea eta landa-ondarearen kontserbazioan duen garrantzia ikustea. Bisitaldietan, ikasleek Euskadiko kalitate- eta jatorri- bereizgarriak dituzten nekazaritzako elikagaien ekoizpen-prozesuak “in situ” ezagutzeko aukera izango dute. Laburbilduz, azken xedea da ikastetxeek nekazaritzako elikagaien sektorearekin loturiko jarduerak antolatzea beren ikasketa-planen barruan.

Ibilbideen barruan nekazaritzako ustiategiak eta produktuen ikerketa, hautaketa, ontziratze eta eraldaketarako zentroak bisitatzen dira, nekazaritzako elikagaien katearen alderdi guztiak ezagutarazteko. Bisitaldian zehar, Euskadiko kalitateko produktuak eta bermatzen dituzten bereizgarriak zeintzuk diren eta produktuok nola ezagutzen diren ikusiko dugu.

Hau guztia dela eta, ostegun honetan, DBH 2.1eko gelakoak Uribe Kostatik zehar ibili gara Eusko Labela duten produktu desberdinak nola ekoizten dituzten: txakolina, tomate eta arrautzak. Mil esker hemendik Andoni, Santos eta Teresari. Baita ere gure gida izan dan Piedad-i.

KALITATEA TOPERA