Ludoteka

Lana eta familia bateratzeko ludoteka, urte bitik gorako umeentzat eta ordutegia zabaltzeko asmoz, ikastetxeak eskaintzen duen zerbitzua da. Goizetan 7:45-9:00 eta arratsaldeetan 16:30-18:30 dago zabalik.

Zerbitzu hau oporraldietan ere eskaintzen da eta bere ordutegia honako hau da: 7:45-15:00. Bazkaltzeko aukera ere badago.

Oporraldiak:

  • Iraileko 1. astea
  • Gabonak
  • Aste Santua
  • Ekaineko azken astea
  • Uztaila

Ekintza hau, aditua den irakasle talde baten ardurapean dago eta bertan aldez aurretik prestatutako ekintzak garatzen dira.

Oharra: Zerbitzu hau taldea sortuz gero eskaintzen da.

HELBURUA

Ikastetxeak familiei laguntzea lana eta familia-bizitza bateragarri egiten. Eskolako ordutegia zabaltzea goizez zein arratsaldez.

EKINTZAK:

  • Ume bakoitzaren autonomia landu: bakarrik jantzi (mantala, berokia, jertsea …), komunera bakarrik joan…
  • Marrazketa librea, nahi duen materialarekin.
  • Marrazketa gidatua, hainbat materialekin.
  • Horma-irudiak egin, tenpera, margo, pintzelekin…
  • Eskulanak
  • Erritmo ariketak eta gorputz-espresioa.
  • Psikomotrizitatea lanldu.
  • Ipuinen bidez hainbat ariketa burutu.
  • Jolas librea eta gidatua.
  • Dominoak, puzzleak, piezak ahokatu …
  • Eraikuntzarako jokoak.
  • Tailerretan parte hartu: plastilina, maskarak, barazkiak …
  • Uztailean “piszina” txiki bat ipiniko da umeak bertan ibil daitezen.