Misioa

San Antonio-Santa Rita ikastetxea itunpeko irakasle kooperatiba kristau, euskalduna eta herrikoia da. Ikastetxe dinamikoa gara, gizarte eta metodologia aldaketei zabalik dagoena. Gure indarguneak:  ikaslearenganako arreta pertsonalizatua, pertsonak eta familienganako hurbiltasuna.

Gure espiritu kooperatibistak eta pertsonen garapenerako ditugun estrategiek (formazioa, errekonozimendua, promozioa, familia kontziliazioa…) irakasleengandik inplikazioa eta langileen artean konfiantzazko giroa lortzen laguntzen digute.

Ikuspegia

Gure ikasleak etorkizunean topatuko dituzten erronkei aurre egiteko beharko dituzten gaitasun eta jarrerak lortzen ahalbidetu nahi ditugu, gizarte eragileak izan daitezen. Horretarako proiektu berritzailea, koherentea eta munduari zabalik dagoena garatzen dugu:

  • Elkarbizitzen ikasiz aniztasunari erantzun
  • Ikastetxea KOMUNITATE bezala ulertuz eta sentituz
  • Gaurko gizarteari erantzuteko balore kristauak sustatuz
  • Ikasleen maila akademiko ona bermatuz eta haien sormena, autonomia eta pentsamendu kritikoa bultzatuz
  • Metodologia berritzaileak erabiliz
  • Gure kooperatiba izaera gizarte osoari zabalduz
  • Inguruan gure presentzia aktiboa sendotuz

Baloreak eta Jarrerak

  • Gure ikastetxean eta baita gizarte osoan ere jarrera solidarioak edukitzeko beharrezkoak diren hurbiltasuna eta enpatia.
  • Gure ikasle eta familiekin eta Durango herriarekin konpromisoa.
  • Gure lanean ekintzaileak izan eredu kooperatibista oinarri hartuz eta gure arteko lankidetza bultzatuz.
  • Munduari zabalik bizi, gure inguruko errealitateaz jabetu eta gizartean kritikoak eta parte-hartzaileak izan.