MUSIKARI BAT ADOPTATU

Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) urtero ateratzen dituen programa didaktikoen artean “Musikari bat
adoptatu” aurkitu daiteke. Aurten DBHko 2. mailako gela batek izena eman du programa horrretan eta
onartuak izan gara Bizkaiko beste hiru ikastetxerekin batera.
Zertan datza programa horrek? BOS-ek musika klasiko pieza bat aukeratzen du eta ikasleekin batera
moldatu eta gero kontzertu baten jo egiten da. Aurten Leonard Bernstein-en “West Side Story” dantza
sinfonikoa aukeratu dute eta gure kasuan BOS-eko klarinetista baten laguntzarekin hiru pieza prestatu
behar ditugu gero Bilbon kontzertu baten jotzeko.
Lehenengo eta behin datorren astean Bilbora joango gara beste hiru ikastetxerekin batera Euskaldunara
BOSeko kontzertura. Han obra osoa joko dute eta gero aukera izango dugu zuzendariarekin programari
buruz berba egiteko.
Beranduago klarinetista hiru momentu ezberdinetan etorriko da eskolara gurekin tailer batzuk egiten eta
piezak prestatzen. Dena prest daukagunean, maiatzaren 21ean kontzertu bat emango dugu BBK aretoan
Bilbon.
Ilusio handiaz hartu dugu aukera eta oso esperientzia aberasgarria izango dela uste dugu. Programa
aurrera doan heinean informazioa helaraziko dizuegu.