Kristau Izaera

San Antonio ikastetxea Kristau Eskolako kidea da. Ikastetxe katoliko bezala Ebanjelioa gurera ekartzen dugu, gure garaira eta gure errealitatera. Gero eta anitzagoa den gizarte eta munduari zabalik bizi gara eta testuinguru honetan, pertsona guztien garapen integrala eta errespetua eta justizian oinarritutako anaitasuna amesten eta eraikitzen dugu egunez egun. Honetarako hurrengo bizitza errutinan oinarritzen gara: begiratu, hausnartu, maitatu eta jardun. Gure ikasleak kristau alai, kritiko, solidario, ekintzaile eta etengabeko ikasketa eta hobekuntzan bizi diren eta gizarteak eskatzen dien erronkei erantzuteko prest dauden herritarrak izan daitezen.

Gure espiritualtasunaren oinarrian Nazareteko Jesusen testigantzaz gain Asisko Klara eta Frantziskoren natura, kulturartekotasuna, bakea, berdintasuna, bizitza eta pobreen aldeko eredua dago. Hauek, bilaketa eta berrikuntza eskatzen digun inguruari sorkuntza, barrentasuna, transzendentzia, elkartasuna eta gizartearen transformazioa bilatzen duen San Antonio hezkuntza eskaintzaren sustraietan daude.

Kristau bezala elkarlanean bizi dugu gure proiektua bai ikastetxe barruan bai beste ikastetxe eta erakunderen laguntzarekin.

Gure Hezkuntza Proiektua zeharkatzen duen izaera hau, Pastoral Egitasmoko hurrengo bi arlo nagusitan egituratzen da:

 

Bizipen Dimentsioa

  • Norberaren garapena eta bidean-laguntasuna: pertsonak euren ibilbidean aurrera egiteko bideak: barrentasuna proiektua, elkarrizketa, hurbiltasuna…
  • Sentsibilizazio eta elkartasun kanpainak: ikasleen arteko elkarbizitzarako ekintzak eta urteko momentuaren araberako ekintza eta elkartasun kanpainak inguruko hainbat erakunderekin elkarlanean.
  • Ospakizunak: gure fedea eta bizitzari so egiteko, sakontzeko, eskertu eta ospatzeko esperientziak eskola elkarte osoari zabalik (urte liturgikoaren arabera).

Formazio Teologikoaren Dimentsioa

  • Erlijio ikasgaia ikasleekin.
  • Familiei zuzendutako bizitza eta familiarako formazio teologiko-emozionala.
  • Gai esanguratsuetan eta ekintzak aurrera eramateko irakasleon formazioa.
Ekintzak
Ospakizunak
Loturak