ASIS Proiektua

Eskola elkartea eta gizartea eraikuntzan pertsonen inplikazioa bultzatzeko asmoarekin,
esparru boluntarioan landuko den proiektua sortu dugu: Asis proiektua. Horretarako gure
ikastetxearen izaeran oinarritu gara.

Egitura

Proiektuak lau zutabe ditu:

  • Natura
  • Kultura
  • Bakea
  • Pobrezia

Ardatz Nagusiak

Proiektuak bi ardatz nagusi dauzka:

  • Partaidetza boluntarioa
  • Eskola elkarte osoaren partaidetza

Helburu Orokorrak

  • Proiektuak talde-lanaren bidez aurrera eraman.
  • Eskola osatzen dugun estamentu ezberdinek batera lan egin.
  • Eskola-elkarte sentimendua sortu.
  • Eskola-elkartearen partaidetza sustatu.
  • Gure hezkuntza proposamena zabaldu.
  • Ikasle eta ikasle-ohiei etorkizunean herrian eta elkarteetan
    parte hartzeko bidea erraztu.
  • Herri-partaidetza sustatu.
  • Eskolaren irudia herrian zabaldu.