EUSKARAREN EGUNA -manifestua-

San Antonio ikastetxeko Euskara Batzordeko ikasleak gara.

Euskaldunontzat euskara gure ama hizkuntza izateaz gain, gure herriko ezaugarri nabarmenetarikoa ere bada. Gu geu euskararekin identifikatuta sentitzen gara.

Ardura guztiona da eta eskolak ezin du  zeregin guztia bere gain hartu. Instituzioek ere badute zeresanik eta zereginik. Aisialdian, kirolean… euskaraz bizitzeko aukerak egon behar dira. Eta horretan euskaldunok sarri izaten gara umezurtz!

Horregatik, ekitaldi honetan, San Antonio ikastetxeko ikasleok euskararekin eta euskal kulturarekin daukagun konpromisoa zuei helarazi nahi dizuegu. 

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira!

Guk geuk  hartu dugu jada euskaraz bizitzeko konpromisoa! Eta zuk??

PLAZARA, EUSKARA

PLAZARA!!

EUSKALDUN IRAKASLE 

ETA IKASLEOK, DANTZARA!

PLAZARA, DANTZARA!

GURE HERRIAREN

GEROA BAIKARA!!    

Euskara batzordea