Elkarbizitza Plana

San Antonio ikastetxeko elkarbizitza plana gure Hezkuntza Proiektuan eta Heziberri Planeko zeharkako gaitasunetan oinarrituta dago.

Gure ikastetxean elkarbizitza plana tutoretza saioak baino haratago doan proiektua da. Eguneroko berdinen arteko elkarbizitzaz gain elkarbizitza positiboa bizitzeko eremu espezifikoak ere baditugu: tutore eta irakasleon jarraipen hurbila, tutoretza saio orokorrak eta zehatzak, pastoral kanpainak, hezkidetza ekintzak, bakearen astea, egun batzuetako irtenaldiak, elkarbizitzarako eta aniztasunerako tailerrak, jolasa eta kirola eta martxan ipintzen ari garen gatazken kudeaketarako proiektua, honetan ikasleak izango dira dinamizatzaileak. Guzti hau aurrera eramateko eskola elkarte osoaren partaidetza ezinbestekoa da gela barruan zein kanpoan.

Hauek dira gure elkarbizitza planaren lau helburu pedagaogiko orokorrak, etapa eta maila bakoitzean azpigaitasun zehatz bezala eta ekintza ezberdinen bidez garatzen direnak:

  1. Gatazken aurrean ikaslea partaide bakoitzaren egoerara enpatiaz hurbildu eta sortutako egoera kudeatzeko errespetuan oinarritutako bide berritzaileak proposatzen ditu.
  2. Gizarte errealitateak ezagutu eta modu kritikoan aztertu baloreak, eskubideak eta betebeharrak errespetatuz eta onartuz.
  3. Arauak adosteko, idazteko eta errespetatzeko gai da, elkarbizitzarako konpromiso eta garrantzia onartuz.
  4. Norberaren eskubideak eta betebeharrak gogoz eta arduraz onartu herritar parte-hartzaileak eta konprometituak izateko.

COOKIES

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies