Hezkuntza Proiektua
San Antonio Ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ikaslea da protagonista.Ez gara irakaskuntza zentro bat , ikaskuntza zentro bat baizik eta honetan ikaslea bere osotasunean garatzen da.
Gure ikasleen garapen pertsonala eta ongizatea finkatzeko, ahozko adierazpenaren eta ulermenaren , irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren inguruko oinarrizko kultura-trebetasunak eskuratzeko, eta gizarte-trebetasunak, lan-ohiturak eta ikasketa-ohiturak, sena artistikoa, sormena eta afektibitatea garatzeko aukera emango dien hezkuntza ematea da gure xedea.
Hezkuntza helburuak
- Zenbait lengoaia eta hizkuntzatan eraginkortasunez komunikatzeko gai izatea.
- Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, lan egiteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea eta barneratutakoa, beste testuinguru batzuetara transferitu ahal izatea.
- Elkarrekin bizitzen ikastea; elkarrekintzak positiboak izatea eta gatazka-egoeretan elkarrizketa erabiltzea aktiboki eta demokratikoki parte hartzen ikastea, bait alankidetzan jarduten, talde-lanean aritzen eta aniztasuna errespetatzen ere.
- Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteen sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontutan hartzea.
- Egiten eta sortzen ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimenak izatea eta ahalegina eta zailtasunak gainditu izana baloratzea.
- Pertsona gisa garatzen ikastea, nork bere nortasuna erakustea, emozio negatiboak kontrolatzea, balorazio positiboa eta errealista egitea, autonomo izatea, hartutako erabakiekiko arduratsua izatea eta printzipio etikoen arabera jokatzea.
- Etengabeko bilaketa eta elkarrizketa eskatzen digun gizarte anitza pertsonaren dignitatea eta ongizatea oinarri izatera eramateko konpromisoa adieraztea, barrentasuna eta transzendentzia aukera bezala ulertuz.